miércoles, 14 de mayo de 2008

14-05-08

Gaur mikrorruptoreei topeak jarri dizkiogu,hortarako kola beroaz egur zatiak itsatsi ditugu bi muturretan.Gurpilak irristatzen zirenez Karlosek esan digu kremallerak ekarriko zituela hurrengo klaserako.

miércoles, 2 de abril de 2008

2008ko apirilak 2a

Gaur, hasteko, autoa ondo dabilen konprobatu dugu ariketa batzuk egin ondoren, eta gero, zirkuito elektrikoa eraikitzen hasi gara arbelan marraztutako zirkuitua segiz. Zirkuitua bi mikrorruptorez eta guretze giltza batez osatuta dago.

miércoles, 12 de marzo de 2008

2008-03-12

Gaur,zutabeak estutu eta finkatu ditugu, egurrezko okumen zatiak erabiliz. Zatietatako bat ez zegoen kondizio egokietan eta arraspatu behar izan dugu.

miércoles, 27 de febrero de 2008

Gaur,bigarren zutabea kolaren bitatez finkatu dugu.Zutabeak eta habeak finkatu ditugu beraien artean azkoinen bitartez.Bi zutabe oinarrian finkatu ditugu.Zutabeak ez zeuden guztiz finkatuak,orduan habeak zartzerakoan pixka bat puskatu da.

miércoles, 13 de febrero de 2008

Gaurko lana (2008-02-13)

Gaur eskuairak finkatu ditugu zutabeetan,gero, okumenean jarri ahal izateko.Gero plastikozko profil bat finkatu dugu karroan, bertan atzeko gurpilak finkatzeko.Ondoren, okumenak karraskatu ditugu okumenean finkatzeko. Azkenik, 1 metroko egurrezko bi profil bitan zatitu ditu eta kolaz itsatsi ditugu.

miércoles, 30 de enero de 2008

karroaren gurpilak eraikitzen

Gaur, urtarrilak 30, Karlosek azkoina, bi engranaje txiki eta ardatz ariztatua banatu digu. Honekin, karroaren gurpilak eraiki ditugu. Azkoinaren laguntzaz engranajeak ardatzean finkatu ditugu. Herraminta hauekin nahikoa ez zela konturatu gara, eta arandelak eskatu ditugu, aradatzarekiko presioa handitzeko. Ondoren, gabilen bitartez motorra okumenezko oinarrira lotu dugu.

miércoles, 23 de enero de 2008

Zubi garabia eraikitzen

Gaur, urtarrilak 23, proiektua eraikitzen hasi gara. Karlos pieza batzuk eman dizkigu, eta guk pieza horiek ordenean jarri behar izan ditugu motorearen erredukzio sistema lortzeko. Tamaina desberdineko engranajeen bidez lortu dugu eskatutako erredukzio sistema. Erredukzio sistema egiterakoan, ikusi dugu, abiadura nabarmenean zijoala, orduan mota desberdinetako engranajeak erabili eta gero abiadura jeitsi dugu.